2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena


   IKASTURTE AMAIERAKO EMANALDIA

2017-06-3


            Bi urtetik behin Haurtzaro Dantza Taldeak ohitura duen bezala, aurtengo ekainaren 3an, larunbatean, ikasturte amaierako emanaldi berezia eskainiko du Elorsoro Kiroldegian arratsaldeko 19:00etan. Aurtengoan ordea, Haurtzaro Ikastolaren 50. Ikasturtearen ospakizuna dela eta Haurtzaro Dantza Taldeak ohikoa dena baino dantza emanaldi bereziagoa eskainiko du.

Horretarako, Dantza Taldean dantzan ibili diren dantzari ohi guztiekin eta gaur egun dantzari direnekin, emanaldi paregabea egingo da, dantzari guztiak oholtza berean elkartuz eta dantzak elkarrekin dantzatuz. 

Haurtzaro Dantza Taldea 1981-1982 ikasturte inguruan egituratu zen eta 35 urte luze horietan guztietan Dantza Taldeko dantzari izan diren hainbatek hartuko dute parte.

Entsegu orokorra: Larunbatean, 3an, goizeko 10:00etan Elorsoro Kiroldegian.
Emanaldia: Larunbatean, arratsaldeko 19:00etan Elorsoro Kiroldegian.

Dantzariek jantzi beharreko arropa:

-Arroxak, Moreak eta Sagarrak: Txantxo dantzako arropa. Alkandora, galtza eta galtzerdi txuriak, alpargata txuriak zinta gorriarekin eta bi koloretako zapi. Txapela berezia Dantza Taldeak utziko du.

            -Horiak: Poxpolin arropa. Poxpolin jantzia, gona gorria, Korpino beltza eta mantala beltza Dantza Taldekoa izango da. Honez gain, norberak, alkandora txuria (beso luzekoa, ez arrantzale jantziko alkandora), gonazpiko eta pololo txuriak, galtzerdi kalatuak (luzeak eta zulodunak, gerrirainokoak eta galtzerdiak eusteko liga) eta abarka marroiak eduki behar ditu. Bururako zapi txuri bat ere behar da, alabaina ez dute ohiko moñoa egingo, lepo atzean koleta baxu bat egin eta zapiarekin “lazo” antzeko bat egingo zaie. (Flekiloa atzera ongi kontua).

            -Gereziak eta Udareak: Txuri-gorriz. Alkandora, galtza eta galtzerdi txuriak. Alpargata txuriak zita gorriarekin. Gerriko gorria eta txapela gorria.
           
-Txuriak: Korpinodun arropa. Haurtzaro Dantza taldetik hartuko dute gona, korpinoa eta mantala. Etxeko alkandora txuria. Panti beltzak. Alpargata txuriak zinta txuriarekin. Gonazpiko eta pololo txuriak. Ilea moñoan bildua (Flekiloa atzera ongi kontua), zapirik gabe.

-Urdinak: Petatxodun jantzia. Haurtzaro Dantza Taldeko, partxedun gona, korpinoa, mantala eta lepoko zapia hartuko dute. Etxetik gonazpiko eta pololo txuriak. Panti beltzak. Alpargata txuriak, zinta txuriarekin. Ilea tototsean ongi bildua (Flekiloak atzera ongi kontuak), buruko zapirik gabe.
                 Axuri Beltzako jantzia. Haurtzaro Dantza taldeko gona eta txaketa beltza, lepoko zapi txuria eta buruko trentza, bi zinta gorrirekin. Etxetik gonazpiko eta pololo txuriak, panti beltzak eta zapata takoidun beltzak ekarri behar dituzte. Ilea moño batean bilduko dute eta moñoaren bueltan trentza lotuko dute.
              Arin arina. Gonazpiko eta pololo txuriak, panti beltzak eta alpargata txuriak. Gainetik niki beltza eta ilean moñoa.

-Laranjak: Baserritarrez. Norberak bere baserritar jantziko alkandora, gona eta mantala (korpinoa baldin badu ere bai, ez du axola ze koloretakoa). Azpitik, gonazpiko eta pololo txuriak. Panti beltzak. Alpargata txuriak zinta txuriarekin. Ilea, moñoan bildua (Flekiloa atzera ongi kontua), ez dio axola zapiarekin ala gabe.
                       Ikastolako koreografia. Maila beltzak, txapina beltzak eta ikastolako 50. Urteurreneko niki urdina. Ilea moñoan.
                                 Plazara eta arin arina. Gonazpiko eta pololo txuriak, panti beltzak eta alpargata txuriak. Gainetik niki beltza eta ilean moñoa.
                              Otsagi. Alkandora, gonazpiko eta pololo txuriak. Panti txuriak eta alpargata txuriak zinta gorriarekin. Dantza Taldetik txapela eta beharrezkoa emango zaie. Ilea moñoan.

Eskerrik asko!

HAURTZARO DANTZA TALDEA

2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea

BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA 2017

Maiatzaren 21ean, igandean, eguraldi onak lagunduta Haurtzaro Dantza Taldeko 30 dantzari Beasainen ibili dira dantza eta dantza egun guztian!

Goizeko 9:30etan Oiartzundik atera eta 10:30etarako Beasainen ginen eta Aurtzaka Dantza Taldekoek eskainitako hamaiketakoarekin indarrak hartu bezain pronto, Beasaingo kale nagusiko kalejirari ekin diogu. 13:30ak arte aritu gara dantza eta dantza: Agurra, Belauntxingoa, Jorrai Dantza, Uztai Handi, Sagar Dantza, Banakoa, Boastitzea eta beste hainbat dantza dantzatuz.

Ondoren eguerdiko ekitaldi nagusia egin dugu San Martin plazan gainerako dantza taldeekin batera eta bukatutakoan Beasaingo familiekin bertako etxe eta elkartetan bazkaldu dugu.

Arratsaldean, nola ez, dantzan jarraitu dugu Modestoren laguntzarekin! 17:30etan herrirako martxa hartu dugu, egun eguzkitsu eta alaiari amaiera emanez.

Aurtengoz bukatu ditugu Dantzari Txiki egunak eta hurrengo urteko Dantzari Txikien zain geratu beharko dugu. Eskerrik asko eta bejondeizuela Talde Horiko, Txuriko, Udare eta Gerezietako dantzariei! Hori da sasoia!























*Beasaingo argazki gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

2017(e)ko maiatzaren 20(a), larunbata

ARRAGUAKO JAIAK 2017:

Urtero legez Arraguako jaietan emanaldia eskaini du Haurtzaro Dantza Taldeak auzoko pilotalekuan. Goizeko 11:00etan hasi da emanaldia eta Talde Urdinak, Laranjak eta Gerezienak egundoko ikuskizuna eskaini dute.

Gipuzkoako zein Bizkaiako dantzak erakutsi dituzte eta auzoa dantzez eta musikaz alaitu dute.

Aldi berean, eskerrak Lide Martiarenari atera duen argazki mordoagatik.

Bejondeizuela dantzariei eta mila esker bertaratutako guztiei!
















*Arraguako emanaldiko argazki eta bideo gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Asteburu honetan bi emanaldi ditugu:

Maiatzak 20, larunbata: Arraguako Jaiak
Maiatzak 21, igandea: Beasaingo Dantzari Txiki


ARRAGUAKO JAIAK 2017:

            Parte hartuko duten taldeak:
                         -Gerezien Taldea
                         -Talde Urdina
                         -Talde Laranja


-Gerezien taldea: Gipuzkoako arropa. Abarka marroiak, galtzerdi txuri kalatuak (ligak), galtza beltzak (Dantza Taldekoak), gerriko gorria, alkandora txuria, txapela beltza eta txaleko gorria (Dantza Taldekoa).
-Talde Urdinak: Petatxodun jantzia. Haurtzaro Dantza Taldeko, partxedun gona, korpinoa, mantala eta lepoko zapia hartuko dute. Etxetik gonazpiko eta pololo txuriak. Panti beltzak. Alpargata txuriak, zinta txuriarekin. Ilea tototsean ongi bildua (Flekiloak atzera ongi kontuak), buruko zapirik gabe.
-Talde Laranja: Baserritarrez. Norberak bere baserritar jantziko alkandora, gona eta mantala (korpinoa baldin badu ere bai, ez du axola ze koloretakoa). Azpitik, gonazpiko eta pololo txuriak. Panti beltzak. Alpargata txuriak zinta txuriarekin. Ilea, moñoan bildua (Flekiloa atzera ongi kontua), ez dio axola zapiarekin ala gabe.

ELKARTZEKO:
Lekua: Arraguako Pilotalekuan
Ordua: 10:30etan
                11:00etan emanaldia Arraguako Pilotalekuan



BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA 2017: 

             Parte hartuko duten taldeak:
                         -Gerezien eta Udareen Taldea
                         -Talde Horia
                         -Talde Txuria


-Talde Horia: Poxpolin arropa. Poxpolin jantzia, gona gorria, Korpino beltza eta mantala beltza Dantza Taldekoa izango da. Honez gain, norberak, alkandora txuria (beso luzekoa, ez arrantzale jantziko alkandora), gonazpiko eta pololo txuriak, galtzerdi kalatuak (luzeak eta zulodunak, gerrirainokoak eta galtzerdiak eusteko liga) eta abarka marroiak eduki behar ditu. Bururako zapi txuri bat ere behar da, alabaina ez dute ohiko moñoa egingo, lepo atzean koleta baxu bat egin eta zapiarekin “lazo” antzeko bat egingo zaie. (Flekiloa atzera ongi kontua).

-Talde Txuria: Korpinodun arropa. Haurtzaro Dantza taldetik hartuko dute gona, korpinoa eta mantala. Etxeko alkandora txuria. Panti beltzak. Alpargata txuriak zinta txuriarekin. Gonazpiko eta pololo txuriak. Ilea moñoan bildua (Flekiloa atzera ongi kontua), zapirik gabe.

-Udareen eta Gerezien taldea: Gipuzkoako arropa. Abarka marroiak, galtzerdi txuri kalatuak (ligak), galtza beltzak (Dantza Taldekoak), gerriko gorria, alkandora txuria, txapela beltza eta txaleko gorria (Dantza Taldekoa).


ELKARTZEKO:
Lekua: Ikastolako aparkalekuan
Ordutegia: 
            Irteera: 9:30etan 
            Itzluera: 18:30ak inguruan Ikastolako aparkalekura itzuliko gara.


Dantzari guztiek kontuan hartu beharrekoa: Pultsera, ordulari, eraztun, lepoko, belarritakorik… ezin da jantzi.


Mila esker!

2017(e)ko maiatzaren 14(a), igandea

2017ko OIARTZUNGO EUSKAL JAIA


Aurtengoan egunez aldatu bada ere, maiatzaren 13an ospatu zen Oiartzungo II. Euskal Jaian parte hartzeko aukera izan du Haurtzaro Dantza Taldeak. Gainera, ohikoa den bezala, Dantza Taldeko talde guztietako dantzariak izan ginen jaialdian, 6 urtetatik 16 urtera artekoak, hain zuzen ere. Guztira 90 inguru dantzari ibili ginen herriko kaleetan!

 

10:45erako Kontsejupe Plazan elkartzen hasi ginen eta 11:15etan egin genuen gure lehenengo emanaldia Oiartzungo Plazan: Agurra, Agintariarena, Banakoa, Txantxos eta Fandango eta Arin arina egin genituen.

 

Jarraian Landetxera jo genuen eta hamaiketakoa egin baino lehen, Belauntxingo, Baztango Esku-dantza, Uztai Handi, Sagar Dantza, Jorrai Dantza, San Juan Zortzikoa eta Fandango eta Arin arina dantzatu genituen.

 

Indarrak hartu ondoren, plazako ekitaldira jo genuen dantzarion txanda tokatzean Herri Dantza dantzatzera.

 

Goizari dantza puntu bizia eman zioten dantzariek! Bejondeizuela eta eskerrik asko bertara hurbildutako ikusleei eta baita Lartaun Txistulari taldeari ere gure dantzei musika jartzearren. Mila esker eta hurrengora arte!








*Euskal Jaiko argazki gehiago, "Argazkiak eta bideoak" atalean.