EZKONTZAK


Ezkontza edo omenaldi batean dantzariek ospakizunean Agurra dantzatzeko aukera eskaintzen du Haurtzaro Dantza Taldeak. Horretarako hiru aukeren artean aukeraketa egin dezakezu:

      1. Zure ospakizunean dantzari batek dantzatzea.


      2.Ospakizunean bikote dantzari batek dantzatzea:

                     Agurra dantzatu ondoren bi dantzariek pasabide labur bate egingo dute arkuekin, ezkonberriak (eta nahi izanez gero gonbidatuak) pasa daitezen.


         3.Zortzi dantzarik osatutako talde eder batek ospakizunean dantzatzea:

                     Agurra dantzatutakoan dantzari bakoitzak arku bana hartu eta arkuekin pasabide luze bat egingo dute ezkonberriak (eta nahi izanez gero gonbidatuak) pasa daitezen.



Gurekin harremanetan jartzeko eta prezioak kontsultatzeko idatzi gure helbide elektronikora: dantzataldea@haurtzaro.ikastola.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina