OIARTZUNGO DANTZARI TXIKI EGUNA

 OIARTZUNGO VII. DANTZARI TXIKI EGUNA
   2019-3-24

    Paregabea izan zen, azken igandean Oiartzunen ospatu zen VII. Dantzari Txiki Eguna, eguraldi bikainak lagundurik eta gure herrira poz handiz etorritako 8 dantza talde lagunen dantza alai eta biziekin, egun bikaina pasatu genuen dantzari, irakasle, musikari eta lanean ibili ziren bolondres guztiok hilaren 24ean.

    Haurtzaro Dantza Taldearekin batera, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea, Hendaiako Akelarre Dantza Taldea, Zumaiako Txori Txiki Dantza Eskola, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea, Donostiako Herri Ametsa Dantza Taldea, Igeldoko Dantza Taldea, Oreretako Errenteria musikal eta herriko Elizalde Dantza Taldea izan ziren Oiartzunen. Guztira 330 dantzari, 40 musikari, 35 irakasle eta 50 langile bolondres baino gehiagok parte hartu zuten VII. urtez jarraian ospatu den dantzari txiki egunean eta parte hartzaile guztiez gain, bertaratutako ikusleak ere, mordoa izan ziren.

   Aurtengoan berriki, hiru kalejira egin genituen. Lehenengoa Haurtzaro Ikastolako trikitilari eta panderojoleek gidatuta Landetxe plazara joan zen, bigarrenak Oidultz oiartzungo dultzaina taldearen atzetik Euskal Herria plazara zuzendu zen emanaldia egitera eta hirugarrena, Soinueneako biolin taldearekin Kontsejupe plazara joan zen. Ekitaldi aurreko emanaldi txukunak ondoren, herriko plazan elkartu ginen 9 dantza taldeak, ekitaldi nagusia egiteko. Guztiok elkarrekin agintariarena, san petrik, fandangoa eta arin arina dantzatutakoan, Haurtzaro Dantza Taldeko dantzari helduenek saldutako boletoen zozketa egin genuen eta dantzari baten izeba bati tokatu zitzaion, dantzariek elkarrekin osatutako produktuen saskia!

   Jarrian Ikastolako jantokira jaitsi ginen bazkaltzera eta arratsaldean erromeria biziarekin eman genion amaiera Oiartzungo VII. Dantzari Txiki Egun alaiari!

   Hurrengo urtean ere, aurtengoa bezain ederra izango dela espero dugu eta ahaztu gabe, eskerrik asko gure herrira etorri eta gure egunean parte hartu duzuen 8 dantza talde gonbidatuei, Lartaun Txistulari Taldeari, Oidultz dultzaina taldeari, Ikastolako trikitilari eta panderojoleei eta Soinuenako musikariei. Baina bereziki, eskerrik beroenak, antolakuntzan eta bolondres lanean ibili zareten guraso eta dantzari heldu guztiei! Eskerrik asko eta hurrengo urtera arte!




Zozketatutako saskiaren irabazleak! Zorionak!
































































































































































































































OIARTZUNGO VI. DANTZARI TXIKI EGUNA
     2018-04-15

Pasa berri den igandean, apirilaren 15ean, ospatu genuen Oiartzungo VI. Dantzari Txiki eguna. Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako 250 dantzari, 30 musikari inguru eta beste hainbeste irakasle bildu ginen probintzia hauetako dantzak plazaratzen. Eugitik Eugi Dantza Taldea, Gasteiztik Indarra Dantza Taldea, Beasaindik Aurtzaka, Tolosatik Udaberri, Oreretatik Ereintza eta Lezotik Murixka Dantza Taldea izan ziren dantzan Haurtzaro Dantza Taldearekin batera.

Giro aparta izan genuen Oiartzungo kaleak dantzaz eta musikaz alaitzeko. Goizean kalejiran ibili ginen. Landetxen, Euskal Herria plazan eta herriko plazan emanaldi zoragarria eskaini zuten dantzariek. Ikastolan bazkaldu eta arratsaldean dantzaldia izan genuen kontzejupean Elizondoko Elizagoien ahizpen eskutik.

Eskerrak eman besterik ez Lartaun Txistulari Taldeari, Haurtzaro Ikastolako trikitilari eta pander joleei eta baita egun guztian zehar lanean ibili ziren guraso eta bolondres guztiei ere.

Zorionik beroenak dantzari eta partaide orori! Hurrengo urterarte!























































































































































OIARTZUNGO VI. DANTZARI TXIKI EGUNA
      2018-04-15

Hurbiltzen ari zaigu Oiartzungo Dantzari Txiki Eguna eta egitarau ederra antolatu dugu:





Hurbildu eta ospatu gurekin dantzari txikien eguna!





2017KO DANTZARI TXIKI EGUNA

Aurtengoan, apirilaren 2an, igandean ospatutako Dantzari Txiki Eguna ere ederki ospatu dugu! Eguraldi txarraren ondorioz Elorsoro Kiroldegian eskaini zuten 250 dantzari inguruk ordu eta laurden inguruko emanaldia. Gipuzkoako, Lapurdiko eta Bizkaiko dantzez gozatu ahal izan genuen, besteak beste, bertaratukoek.

Aurtengoan sei dantza talde izan ditugu gonbidatu: Igeldoko Igeldo Dantza Taldea, Donostiako Herri Ametsa Dantza Taldea, Zumaiko Txori Txiki Dantza Taldea, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea, Hendaiako Akelarre Dantza Taldea eta Oiartzungo Elizalde Dantza Taldea.

Eguerdian Ikastolako Jantokian bazkaldu eta bazkalosteko jolasen ondoren, Kontsejupean, erromeria egon zen herritar guztien laguntzaz dantzatzeko!

Eskerrik asko Dantza Talde guztiei eta bejondeizula dantzariei! Hurrengo urtera arte!





























































































2017KO OIARTZUNGO DANTZARI TXIKI EGUNA APIRILAREN 2AN OSPATUKO DUGU! HURBILDU KALEJIRA ETA FESTARA!

 




ESKOLARTEKO DANTZARI TXIKI EGUNA



1995eko Ekainaren 11n Haurtzaro Dantza Taldeak Eskolarteko Dantzari Txiki Eguna ospatu zuen Oiartzunen. Dirudienez Dantzari Txiki egunak ez dira uste bezain berriak eta 1995eko Apirila-Ekaina Txinparten aurkitu dugunaren arabera, urtero ospatzen omen zuten dantza eskolek euren eguna Maiatza edo Ekaineko asteburu batean. 1995eko urte hartan, Gipuzkoako dantzari txiki guztiak elkartu ziren Oiartzunen eta egun bezala egitarau oparoa izan zuten: Ongi etorria, desfilea, dantza emanaldia, bazkaria eta arratsaldeko dantza animazioa, besteak beste. Hala eta guztiz ere, ez ziren gaur egungoak bezalakoak, egun honetan, erakustaldiez gain taldekako dantza txapelketak ere egiten baitziren eta urte horietako batean Haurtzaro Dantza Taldeak lehenengo postua lortu zuen!






OIARTZUNGO I. DANTZARI TXIKI EGUNA

2013ko Apirilaren 21ean ospatu zen berriz ere, I. Dantzari Txiki Eguna deitu dena. Ohitura hau berrartzeko Haurtzaro Dantza Taldeko partaideen esfortzu eta lan handien ondoren, Haurtzaro Dantza Taldearekin batera beste zazpi dantza talde inguru elkartu ziren Oiartzunen eta desfilean, nahiz desfilearen ondoren, hainbat dantza dantzatu zituzten dantzari txikiek gure herrian. Goizeko saioa amaitutakoan ikastolako jantokian bazkari goxoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek eta bazkalondoan plazan erromeria izan zuten.


OIARTZUNGO II. DANTZARI TXIKI EGUNA

2014ko Apirilaren 13an, aurreko urtean egin zen bezala, Euskal Herriko hainbat dantza talde txiki gonbidatu ziren bigarren urtez Dantzari Txiki eguna ospatzeko Oiartzunen. Goizean desfilearekin batera talde bakoitzak bere herriko dantzen erakustaldia egin zuen eta amaieran plazan guztiek elkarrekin Agurra eta Agintariarena dantzatu zuten. Gero, tripak betetzera ikastolako jantokira joan ziren eta bazkalondoan herriko plazan antolatutako erromeriako giro alaian dantzan eman zioten amaiera egunari. Hona hemen egun hartako argazki batzuk: 


















ITURRIA: Haurtzaro Ikastolako Txinpart aldizkariak.




OIARTZUNGO III. DANTZARI TXIKI EGUNA

Apirilaren 26an ospatu genuen Oiartzunen III. Dantzari Txiki Eguna. Eguraldiak gehiegi lagundu ez baldin bazigun ere Euskal Herriko bederatzi taldek hartu genuen parte jaialdian. Tolosatik Udaberri Dantza Taldea, Beasaindik Aurtzaka Dantza Talde, Urretxutik Lurra Dantza Taldea, Lezotik Murixka Dantza Taldea, Oiartzundik Elizalde Dantza Taldea, Hendaiatik Akelarre Dantza Taldea, Gasteiztik Indarra Dantza Taldea, Eugitik Eugi Dantza Taldea eta azkenik gure Haurtzaro Dantza Taldea aritu ginen herria dantzaz eta musikaz alaitzen.


Ikastolatik Madalensorora arteko desfile labur baten ondoren emanaldia ederra egin zuten dantzari txikiek Madalensoro Pilotalekuan. Jarrraian Bazkaldu eta arratsaldean Kontsejupean dantzaldia izan genuen.Ederki pasa genuen, baina ea hurrengo urtean eguraldi hobexeagoa egin eta kalejira luzeagoak egin ditzakegun!












*Oiartzungo Dantzari Txiki Eguneko argazki gehiago "Argazkiak eta Bideoak" atalean.

1 iruzkin: