2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

HELDU DILA HELDU DILA! 


Urtero bezala, Oiartzungo Ihoteak iritsi dira eta beraiekin batera intxisu, basandre, sorgin eta baita Haurtzaro Dantza Taldeko Azeri Dantza eta Sorgin Dantza ere.


Ederki aritu dira beste behin ere Talde Laranjako, Turkesako, Horiko, Txuriko eta Urdineko dantzariak. Fin, baina inauteriek eskatzen duten, alaitasunarekin!

Ongi pasa asteburua eta dantza asko egin intxisu eta sorginen artean!










2019(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

OIARTZUNGO TXERRI EGUNA


    Aurtengoan ere herriko hainbat elkarte eta eragile bezalaxe, Haurtzaro Dantza Taldea Oiartzungo Txerri Eguneko azokan izan zen eta bertan musika eta euskal dantza alaiak azokara hurbildutako oiartzuarrei erakutsarazi zizkien.

    LH 5etik DBH 2ra arteko dantzariak izan ziren ordezkari lanetan eta dantza dotore askoak eskaini zituzten, herriko plazan, Beheko plazan eta Tolaita tabernaren parean, estreno eta guzti!

    Dantzen ondoren, Tolaita Tabernak prestatutako hamaiketako goxoaz gozatu ahal izan zuten dantzari eta musikariek! Eskerrik asko Tolaitari halako keinuagatik eta hurrengo urtera arte!



*Argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

2019(e)ko abenduaren 1(a), igandea



                      EUSKARAREN FESTAN IZAN GARA!


    Atzo, Oiartzungo plazan herriko hainbat talde eta eragilerekin batera Euskararen festan izan ginen Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak. Atzoko saioaren ardura Talde Laranjak eta Turkesan izan zuten, hots, LH 3 eta LH 4. mailakoek, hain zuzen ere.


    Festari eta euskarari dantza taldearen atxikimendua eta babesa ematearekin batera, aski ederto pasa zuten dantzari txikiek emanalditxoan! Hurrengo urtera arte!



2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena



UGALDETXOKO JAIETAN ERE IZAN GARA!


  Ikasturte zaharraren eta berriaren trantsizioan, Ugaldetxoko jaietan parte hartzea tokatu ohi zaio Haurtzaro Dantza Taldeari eta urtero bezala, atzo ere, bertan izan ginen.

  Aurtengoaren kasuan, Talde Urdina, Txuria eta Udareena izan ziren dantza taldearen ordezkari eta dotore asko erakutsi zituzten Gipuzkoako zein Bizkaiako hainbat dantza.

  Eskerrik asko Ugaldetxoko festa batzordeari, aurten ere gonbidapena luzatzeagatik eta bejondeizuela dantzariei, entsegu bakarrarekin halako emanaldia eskaintzeagatik!

 

 

2019(e)ko abuztuaren 31(a), larunbata

KARRIKAKO JAIAK!


     Haurtzaro Dantza Taldeak ez du etenik egiten eta Xanistebanen ondoren, azken bizpahiru urteetan bezalaxe Karrikako Jaietan izan zen.

    Abuztuaren 15ean, eguerdiko 11:30etan eskaini zuten dantza saioa dantzariek, eta nahiz eta eguraldiak gehiegi ez lagundu, txukun aritu ziren gazteak eszenatoki gainean eta Artaso Elkartearen aterpetxoan dantzan. Dantzariek ongi ikasi eta entseatutako dantzak dantzatu zituzten, hala nola, agurra eta belauntxingoa, ezpata dantza, San juan zortzikoa, baztango esku dantza, agintariarena, sagar dantza eta fandangoa eta arin arina, besteak beste.

     Bejondeizuela dantzariei eta eskerrik beroenak Lartaun Txistulari Taldeari eta Karrikako Jaien antolatzaileei gonbidapena luzatzeagatik. Mila esker eta hurrengo urtera arte!


2019(e)ko abuztuaren 9(a), ostirala


XANISTEBANAK 2019:


   Auzoetako jaietan dantzan ibili ondoren, herriko festetako emanaldia iritsi zitzaigun Haurtzaro Dantza Taldeko kideoi eta urteko bezala, Haurtzaro Ikastolako trikitilari eta panderojoleekin Zaharren Egoitzara bisita egin genuen abuztuaren 4ean.


     Eguraldi kaskarra zela eta egoitzako ateak ireki zizkiguten bertakoek eta barruko areto batean eskaini genuen gure euskal dantzen emanaldia Lartaun Txistulari Taldearekin batera. LH3tik DBH1era arteko dantzariekin osatu zen emanaldia eta Esku dantza, Belauntxingoa, Boastitzea, Plazara eta Zazpi jauzi dantzak dantzatu zituzten, besteak beste gure dantzari gazteek. Horrez gain ordea, bereziena Sagar Dantzako jantziena izan zen, ikasturte bukaerarako jositako loreak erakutsiz dantzatu baizuten dantzariek aipatutako dantza.


    Ongi pasa Xanistebanak!!! Gora Xanistebanak!!!
 





2019(e)ko uztailaren 8(a), astelehena


Eskerrik asko ikasturte honetan gurekin lanean ibili zareten guztioi eta, batez ere, Haurtzaro Dantza Taldeko Guraso Komisioari! Uda bikaina izan dezazuela!