KARRIKAKO JAIAK!
Haurtzaro Dantza Taldeak ez du etenik egiten eta Xanistebanen ondoren, azken bizpahiru urteetan bezalaxe Karrikako Jaietan izan zen.
Abuztuaren 15ean, eguerdiko 11:30etan eskaini zuten dantza saioa dantzariek, eta nahiz eta eguraldiak gehiegi ez lagundu, txukun aritu ziren gazteak eszenatoki gainean eta Artaso Elkartearen aterpetxoan dantzan. Dantzariek ongi ikasi eta entseatutako dantzak dantzatu zituzten, hala nola, agurra eta belauntxingoa, ezpata dantza, San juan zortzikoa, baztango esku dantza, agintariarena, sagar dantza eta fandangoa eta arin arina, besteak beste.
Bejondeizuela dantzariei eta eskerrik beroenak Lartaun Txistulari Taldeari eta Karrikako Jaien antolatzaileei gonbidapena luzatzeagatik. Mila esker eta hurrengo urtera arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina