2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena


   IKASTURTE AMAIERAKO EMANALDIA

2017-06-3


            Bi urtetik behin Haurtzaro Dantza Taldeak ohitura duen bezala, aurtengo ekainaren 3an, larunbatean, ikasturte amaierako emanaldi berezia eskainiko du Elorsoro Kiroldegian arratsaldeko 19:00etan. Aurtengoan ordea, Haurtzaro Ikastolaren 50. Ikasturtearen ospakizuna dela eta Haurtzaro Dantza Taldeak ohikoa dena baino dantza emanaldi bereziagoa eskainiko du.

Horretarako, Dantza Taldean dantzan ibili diren dantzari ohi guztiekin eta gaur egun dantzari direnekin, emanaldi paregabea egingo da, dantzari guztiak oholtza berean elkartuz eta dantzak elkarrekin dantzatuz. 

Haurtzaro Dantza Taldea 1981-1982 ikasturte inguruan egituratu zen eta 35 urte luze horietan guztietan Dantza Taldeko dantzari izan diren hainbatek hartuko dute parte.

Entsegu orokorra: Larunbatean, 3an, goizeko 10:00etan Elorsoro Kiroldegian.
Emanaldia: Larunbatean, arratsaldeko 19:00etan Elorsoro Kiroldegian.

Dantzariek jantzi beharreko arropa:

-Arroxak, Moreak eta Sagarrak: Txantxo dantzako arropa. Alkandora, galtza eta galtzerdi txuriak, alpargata txuriak zinta gorriarekin eta bi koloretako zapi. Txapela berezia Dantza Taldeak utziko du.

            -Horiak: Poxpolin arropa. Poxpolin jantzia, gona gorria, Korpino beltza eta mantala beltza Dantza Taldekoa izango da. Honez gain, norberak, alkandora txuria (beso luzekoa, ez arrantzale jantziko alkandora), gonazpiko eta pololo txuriak, galtzerdi kalatuak (luzeak eta zulodunak, gerrirainokoak eta galtzerdiak eusteko liga) eta abarka marroiak eduki behar ditu. Bururako zapi txuri bat ere behar da, alabaina ez dute ohiko moñoa egingo, lepo atzean koleta baxu bat egin eta zapiarekin “lazo” antzeko bat egingo zaie. (Flekiloa atzera ongi kontua).

            -Gereziak eta Udareak: Txuri-gorriz. Alkandora, galtza eta galtzerdi txuriak. Alpargata txuriak zita gorriarekin. Gerriko gorria eta txapela gorria.
           
-Txuriak: Korpinodun arropa. Haurtzaro Dantza taldetik hartuko dute gona, korpinoa eta mantala. Etxeko alkandora txuria. Panti beltzak. Alpargata txuriak zinta txuriarekin. Gonazpiko eta pololo txuriak. Ilea moñoan bildua (Flekiloa atzera ongi kontua), zapirik gabe.

-Urdinak: Petatxodun jantzia. Haurtzaro Dantza Taldeko, partxedun gona, korpinoa, mantala eta lepoko zapia hartuko dute. Etxetik gonazpiko eta pololo txuriak. Panti beltzak. Alpargata txuriak, zinta txuriarekin. Ilea tototsean ongi bildua (Flekiloak atzera ongi kontuak), buruko zapirik gabe.
                 Axuri Beltzako jantzia. Haurtzaro Dantza taldeko gona eta txaketa beltza, lepoko zapi txuria eta buruko trentza, bi zinta gorrirekin. Etxetik gonazpiko eta pololo txuriak, panti beltzak eta zapata takoidun beltzak ekarri behar dituzte. Ilea moño batean bilduko dute eta moñoaren bueltan trentza lotuko dute.
              Arin arina. Gonazpiko eta pololo txuriak, panti beltzak eta alpargata txuriak. Gainetik niki beltza eta ilean moñoa.

-Laranjak: Baserritarrez. Norberak bere baserritar jantziko alkandora, gona eta mantala (korpinoa baldin badu ere bai, ez du axola ze koloretakoa). Azpitik, gonazpiko eta pololo txuriak. Panti beltzak. Alpargata txuriak zinta txuriarekin. Ilea, moñoan bildua (Flekiloa atzera ongi kontua), ez dio axola zapiarekin ala gabe.
                       Ikastolako koreografia. Maila beltzak, txapina beltzak eta ikastolako 50. Urteurreneko niki urdina. Ilea moñoan.
                                 Plazara eta arin arina. Gonazpiko eta pololo txuriak, panti beltzak eta alpargata txuriak. Gainetik niki beltza eta ilean moñoa.
                              Otsagi. Alkandora, gonazpiko eta pololo txuriak. Panti txuriak eta alpargata txuriak zinta gorriarekin. Dantza Taldetik txapela eta beharrezkoa emango zaie. Ilea moñoan.

Eskerrik asko!

HAURTZARO DANTZA TALDEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina