2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea

BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA 2017

Maiatzaren 21ean, igandean, eguraldi onak lagunduta Haurtzaro Dantza Taldeko 30 dantzari Beasainen ibili dira dantza eta dantza egun guztian!

Goizeko 9:30etan Oiartzundik atera eta 10:30etarako Beasainen ginen eta Aurtzaka Dantza Taldekoek eskainitako hamaiketakoarekin indarrak hartu bezain pronto, Beasaingo kale nagusiko kalejirari ekin diogu. 13:30ak arte aritu gara dantza eta dantza: Agurra, Belauntxingoa, Jorrai Dantza, Uztai Handi, Sagar Dantza, Banakoa, Boastitzea eta beste hainbat dantza dantzatuz.

Ondoren eguerdiko ekitaldi nagusia egin dugu San Martin plazan gainerako dantza taldeekin batera eta bukatutakoan Beasaingo familiekin bertako etxe eta elkartetan bazkaldu dugu.

Arratsaldean, nola ez, dantzan jarraitu dugu Modestoren laguntzarekin! 17:30etan herrirako martxa hartu dugu, egun eguzkitsu eta alaiari amaiera emanez.

Aurtengoz bukatu ditugu Dantzari Txiki egunak eta hurrengo urteko Dantzari Txikien zain geratu beharko dugu. Eskerrik asko eta bejondeizuela Talde Horiko, Txuriko, Udare eta Gerezietako dantzariei! Hori da sasoia!























*Beasaingo argazki gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina