2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea




IKASTURTE AMAIERAKO EMANALDI BEREZIA:
2017-06-03

            Bi urtetik behin egin ohi den bezala, aurtengoan, ekianaren 3an, larunbatean tokatu zitzaigun Haurtzaro Dantza Taldeko partaideei Elorsoro Kiroldegian emanaldia eskaintzea. Aurtengoan, gainera, Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena ospatuz, Dantza Taldeko dantzari ohi guztiak gonbidatu ziren emanaldian parte hartzera.
            Honela, ikasturte guztian zehar ikasitako dantzak eta batik bat, azkeneko hilabetean buru belarri entseatutakoak ikusi ahal izan ziren Elorsoro Kiroldegian, atzo arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara bitartean.
            Egun Haurtzaro Dantza Taldean dantzan dabiltzan 98 dantzari eta aurretik partaide izan ziren 60 dantzari ohi elkartu ginen bertan, guztiak elkarrekin Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako hainbat dantza tradizionalez gain, beste hainbat koreografia berezi dantzatzeko. Horien artean Plazara dantza kusgarria eta Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurreneko kantarekin Dantza Taldeko dantzari zaharrenak egindako koreografiaz gozatu ahal izan genuen.
            Ikuskizun dotore, zabal zein hunkigarria izan zen atzokoa! Bejondeizuela eta zorionak bertaratutako dantzari guztiei!
            Bestalde, eskerrik asko ekitaldi handi hau behar bezala atera zedin antolakuntzan lanean aritu ziren guraso, irakasle eta bolondres guztiei.
Amaitzeko eskerrik berezienak baita ere, Lartaun abesbatzari, dultzainajoleei eta urte luze hauetan beti ondoan izan dugun Lartaun Txistulari taldeari!
Ea luze baino lehen berriz ere dantzai guztiok elkartzeko aukera badugun! Jarraitu dantzan eta bizi dantzan!






ENTSEGU OROKORRA:
Larunbata goiza


























































































EKITALDIKO ARGAZKIAK:
Arratsaldeko 19:00-20:30















































































































































































































































































































































































































































































































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina