2017(e)ko ekainaren 10(a), larunbata

ERGOIENGO JAIAK 2017
2017-06-10

Gaurkoan Ergoiengo jaietan izan da Haurtzaro Dantza Taldea. Goizeko 11:15ean elkartu gara dantzari guztiok eguerdiko 12:00etan hasiko zen emanaldia prestatzeko eta dena antolatutakoan puntual hasi dugu emanaldia.

Talde Urdina, Txuria eta Gerezienak dantzatu dituzte oraingoan euskal dantzak, Ergoiengo jaiak alaituz eta bertaratutakoei ikasturtean ikasitako guztia erakutsiz.

Beti bezala, emanaldi dotorea eskaini ahal izan dugu eta esker onez hamaiketako goxoa eskaini digute Ergoiengo jaietako antolatzaileek. Eskerrik asko ergoiendarrei aurtengoan ere beren festara gonbidatzeagatik! Hurrengo urtera arte!






*Ergoiengo emanaldiko argazki gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina