2017(e)ko ekainaren 30(a), ostirala

SAN JUAN BEZPERAKO SOKA DANTZA
2017-06-23

Urtero bezala aurtengo San Juan bezpera egunean ere, Haurtzaro Dantza Taldea Oiartzungo plazara irten zen soka dantza dantzatuz, udari ongi etorria ematera.

Aurreko urtean bezala, aurreskulari eta atzeskulari tokiak dantzari helduenek bete zituzten, bai bata eta baita bestea ere neskak izan zirelarik. Gainera, soka dantza amaierako Pordoi dantza dantzari guztiek elkarrekin dantzatu zuten.

Dantzan eman zioten agurra ikasturteari eta ongi etorria udari dantzariek. Dantza asko egin dezazuela udara honetan eta ongi ibili!




*San Juan bezperako soka-dantzako argazki gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina