2017(e)ko uztailaren 2(a), igandea

ALTZIBARKO JAIAK 2017
2017-07-02

Uztaileko lehenenengo eta azkeneko emanaldia egin du Haurtzaro Dantza Taldeak. Ikasturtea amaitu ondoren, herriko auzoetan jaiez jai ibili ohi dira dantzariak eta gaurkoan Altzibarko Jaietan izan dira, Talde Horia, Urdina, Laranja eta Gereziena.

Eguraldiaren laguntzaz emanaldi dotorea eskaini dute auzoko plazan eta jende andana hurbildu da bertara. Xanistebanen aurretik azkeneko emanaldia izango denez gero, gogotsu aritu dira elkartutako 30 dantzariak. Emanaldia ostean hamaiketako goxoaz gozatu ahal izan dute.

Eskerrik asko Lartaun Txistulari taldeari eta Altzibarko jaien antolatzaileei urtero bezaila aurten ere gonbidapena luzatzeagatik!

Hilabeteko atsedena ondoren egingo dute hurrengo emanaldia dantzariek. Abuztura arte beraz eta disfrutatu uztailaz!







*Altzibarko emanaldiko argazki gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina