2017(e)ko abuztuaren 8(a), asteartea

XANISTEBANAK 2017:

Pasa dira aurtengo Xanistebanak ere eta ohi bezala Haurtzaro Dantza Taldeak, Ikastolako trikitilari eta panderojoleekin batera Zaharren Egoitzara bisita egin du, emanaldi goxoa eskaintzeko asmoz.

Talde Morea, Horia, Txuria, Gereziena eta Urdina izan ziren bertan dantza sorta ederra dantzatzeko: Agurra, Belauntxingoa, Jorrai Dantza, Uztai Handi, Sagar Dantza, Igitai Dantza, Banakoa, Agintariarena, Txontxongilo edota Gorulariak izan ziren, besteak beste, bertaratutakoek ikusgai izan zituzten dantzak.

Bukatutakoak, ohiko ordainsaria eta hamaiketakoa izan zuten dantzariek.
Jai zoriontsuak izan dituzuelakoan hurrengora arte guztiei!






















*Xanistebanetako argazki gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina