2017(e)ko abuztuaren 16(a), asteazkena

KARRIKAKO JAIAK 2017

Aurreko urtean bezala aurten ere taldea osatu da Karrika auzoko jaietan parte hartu eta emanaldia eskaintzeko. Hilaren 15ean, asteartean, goizeko 11:30etan eskaini zuten dantza saioa elkartutako 18 dantzariek karrikarrentzat.

Eguraldia gainera lagun izan genuen, ez baitzuen euririk egin eta horrela Agurra, Belauntxingoa, Banakoa, Sagar Dantza, Uztai Txiki eta beste hainbat dantzez osatutako ekitaldi dotorea izan zen Karrikako pilotalekuan ikusgai.

Ondoren hamaiketako ederra jan ahal izan zuten dantzariek Artaso Elkartean.

Eskerrik asko Lartaun Txistulari Taldeari, beste behin ere gurekin izateagatik eta nola ez Karrika auzoko jai batzordeari gonbidapenagatik eta hurrengo urtera arte!








*Karrikako emanaldiko argazki gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina