2017(e)ko irailaren 17(a), igandea

GURUTZEKO JAIAK 2017

Ikasturtea hastearekin batera etorri dira Gurutze auzoko jaiak eta Haurtzaro Dantza Taldea bertan izan da auzoa dantza eta musika doinuz alaitzen.

Goizeko 11:00etan egin dute emanaldia talde Horiko eta talde Laranjako neskek eta ohikoa den bezala, bikain dantzatu dituzte euskal dantzak emanaldi paregabea eskainiz. Honakoak izan dira dantzariek dantzatutako dantzetako batzuk: Agurra, Ezpata Dantza, Zinta Dantza, Makil Handi, Plazara, San Juan Zortzikoa, Belauntxingoa, Banakoa eta Arin Arin eta Fandangoa.

Beste behin ere, iksturtean zehar ikasitako dantzak eta hartutako abilezia erakutsi ahal izan dute gure dantzariek herrian!

Eskerrik asko Gurutzeko jai batzordeari gonbidapenagatik eta hurrengo urtera arte!







*Gurutzeko emanaldiko argazki gehiago "Argazkiak eta bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina