2017(e)ko urriaren 1(a), igandea

UGALDETXOKO JAIAK 2017
 
Urteroko ohiturak jarraituz eta ikasturtea hasi aurretik, aurtengoan ere San Migeletan dantzan izan da Haurtzaro Dantza Taldea. Ugaldetxoko Festa Batzordeak gonbidatuta goizeko 11:15ean elkartu gara Dantza Taldeko dantzari, guraso eta irakasleak emanaldia prestatzeko eta 12:00etan puntuan hasi dugu dantza saioa.

Hurrenez hurren, Agurra, Boastitzea, Brokel Dantza, Zinta Dantza, Jorrai Dantza, Ezpata Dantza, Alpargata, Sagar Dantza, San Juan Zortzikoa, Belauntxingoa, Agintariarena, Banakoa, eta Arin arina dantzez gozatu ahal izan dute ugaldetxoarrek eta bertara hurbildutako oiartzuar guztiek!

Bikain aritu dira elkartutako dantzariak! Bejondeizuela guztiei eta eskerrik asko Ugaldetxoko Festa Batzordeari luzatutako gonbidapenagatik!
















*Ugaldetxoko emanaldiko argazki eta bideo gehiago "Argazkiak" edota "Bideoak" ataletan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina