Maiatzak 20, larunbata: Arraguako Jaiak
Maiatzak 21, igandea: Beasaingo Dantzari Txiki
ARRAGUAKO JAIAK 2017:
Parte hartuko duten taldeak:
-Gerezien Taldea
-Talde Urdina
-Talde Laranja
-Gerezien
taldea: Gipuzkoako arropa. Abarka
marroiak, galtzerdi txuri kalatuak
(ligak), galtza beltzak (Dantza Taldekoak), gerriko gorria, alkandora txuria,
txapela beltza eta txaleko gorria (Dantza Taldekoa).
-Talde Urdinak:
Petatxodun jantzia. Haurtzaro Dantza Taldeko, partxedun gona, korpinoa,
mantala eta lepoko zapia hartuko dute. Etxetik gonazpiko eta pololo txuriak.
Panti beltzak. Alpargata txuriak, zinta txuriarekin. Ilea tototsean ongi bildua
(Flekiloak atzera ongi kontuak), buruko zapirik gabe.
-Talde Laranja:
Baserritarrez. Norberak bere
baserritar jantziko alkandora, gona eta mantala (korpinoa baldin badu ere bai,
ez du axola ze koloretakoa). Azpitik, gonazpiko eta pololo txuriak. Panti
beltzak. Alpargata txuriak zinta txuriarekin. Ilea, moñoan bildua (Flekiloa
atzera ongi kontua), ez dio axola zapiarekin ala gabe.
ELKARTZEKO:
Lekua:
Arraguako Pilotalekuan
Ordua:
10:30etan
11:00etan emanaldia Arraguako
Pilotalekuan
BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA 2017:
Parte hartuko duten taldeak:
-Gerezien eta Udareen Taldea
-Talde Horia
-Talde Txuria
-Talde Horia: Poxpolin
arropa. Poxpolin jantzia, gona gorria, Korpino beltza eta mantala beltza
Dantza Taldekoa izango da. Honez gain, norberak, alkandora txuria (beso
luzekoa, ez arrantzale jantziko alkandora), gonazpiko eta pololo txuriak,
galtzerdi kalatuak (luzeak eta zulodunak, gerrirainokoak eta galtzerdiak
eusteko liga) eta abarka marroiak eduki behar ditu. Bururako zapi txuri bat ere
behar da, alabaina ez dute ohiko moñoa egingo, lepo atzean koleta baxu bat egin
eta zapiarekin “lazo” antzeko bat egingo zaie. (Flekiloa atzera ongi kontua).
-Talde Txuria: Korpinodun arropa.
Haurtzaro Dantza taldetik hartuko dute gona, korpinoa eta mantala. Etxeko
alkandora txuria. Panti beltzak. Alpargata txuriak zinta txuriarekin. Gonazpiko
eta pololo txuriak. Ilea moñoan bildua (Flekiloa atzera ongi kontua), zapirik
gabe.
-Udareen eta Gerezien taldea: Gipuzkoako arropa. Abarka marroiak, galtzerdi txuri kalatuak (ligak), galtza beltzak (Dantza
Taldekoak), gerriko gorria, alkandora txuria, txapela beltza eta txaleko gorria
(Dantza Taldekoa).
ELKARTZEKO:
Lekua: Ikastolako aparkalekuan
Ordutegia:
Irteera: 9:30etan
Itzluera: 18:30ak inguruan Ikastolako aparkalekura itzuliko gara.
Mila esker!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina