2019(e)ko maiatzaren 19(a), igandea



ASTEBURU KONPLETOA IZAN DUGU HAURTZARO DANTZA TALDEAN!


   Eguraldiak, ez atzo eta ez eta gaur, lagundu ez baldin badigu ere, Haurtzaro Dantza Taldeak emanaldi bikoitza eskaini du maiatzeko asteburu euritsu honetan! Atzo Udareen Taldea eta Talde Urdina Arraguako jaietan izan ziren dantzan eta gaur Gerezien Taldea eta Talde Arroxa Lezoko Dantzari Txiki Egunean izan dira.

     Atzo goizean goizeko 10:30etan elkartu ginen dantzariak eta prestatua genuen kalejirarik egin ezin izan baldin bagenuen ere, 11:00ak aldera emanaldiari hasiera eman genion Arraguako frontoian. Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat dantza erakutsi zituzten dantzari gazteek, hala nola, ezpata dantza, alpargata, belauntxingoa, brokel dantza, bizkaiko makil jokoa, banakoa eta beste hainbat.

     Gaurkoan, 11:15ean elkartu dira Talde Arroxa eta Gereziena Lezon, Euskal Herriko beste hainbat herritako dantzari txikiekin. Hemen ere, kalejirarik gabe, emanaldiari hasiera eman diote zuzenean, txulalai, esku dantza, belauntxingoa, makil txiki, jorrai dantza eta beste zenbait dantzarekin.

       Eskerrik asko, atzo eta gaur gurekin egon diren txistulariei, bi tokietatik gonbidapena luzatu diguten elkarteari eta dantza taldeari eta bereziki, bejondeizuela dantzari guztiei, egun ilun eta euritsuetan, herri eta auzoei kolorea jartzeagatik! Hurrengo astera arte!





**Arragua eta Lezoko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina