2019(e)ko maiatzaren 1(a), asteazkena


ORERETAKO DANTZARI TXIKI EGUNEAN IZAN GARA!


  Urtero bezala aurtengoan ere Errenteria Musikalek gonbidatuta Oreretako Dantzari Txiki Egunean izan gara, Lartaun Txistulari Taldea lagun genuela.

   Gaur goizeko 11:00etan hasi dugu festa Koldo Mitxelena plazan, hamaiketakoa egin, berotu eta segidan kalejirari ekin diogu. Oreretako hainbat plazetan dantzatu eta gero, Zumardian elkartu gara dantzari, musikari eta ikusle guztiak goizeko saioari amaiera emateko. Bertan guztiok elkarrekin Agintariarena, Agurra, Fandangoa eta Arin arina dantzatu ditugu.

  Eguna bazkaria eta arratsaldeko dantzaldiarekin borobildu dugu dantzazale guztiok. Eskerrik asko oreretarrei aurtengoan ere gonbidapena luzatzeagatik eta bejondeizuela dantzari guztiei, beste behin ere herriak dantzaz alaitzeagatik!



**Oreretako argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina