2019(e)ko maiatzaren 25(a), larunbata



OIARTZUNGO EUSKAL JAIA 2019:


     Azken urteetan bezala aurtengoan ere Oiartzungo Euskal Jaia ospatu da Oiartzunen gaur goizean eta Haurtzaro Dantza Taldea bertan izan da. Gaurkoan Talde Horia eta Taldea Txuria izan dira jaialdian dantzan eta trikitilari eta panderojoleekin, erraldoi eta dultzaineroekin, Elizaldeko dantzariekin eta Lartaun Txistulari Taldearekin emanaldi dotorea eskaini dute ateri egon den momentuan.

    Beste hainbat dantzen artean, Belauntxingoa, San Juan Zortzikoa, Gipuzkoako Makil Txiki, Boastitzea, Ezpata Dantza, Banakoa, Alpargata eta Plazara dantzak erakutsi dizkiete dantzariek bertaratu diren ikusleei eta azokan zebilen jendeari. Bejondeizuela beste behin ere dantzariei eta hurrengo asteko emanaldira arte!





**Euskal Jaiko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina