KATALUNIAKO BIDAIA 2018
Oraingoan ere Haurtzaro Dantza taldea Karalunian barrena ibili da dantzan. Oiartzun eta Banyeres del Penedes herrien senidetza dela eta gonbidapena jaso genuen bertan dantzatzeko. Hainbat prestaketa eta entsegu ondoren, ostirala 7, autobusean haruntza abiatu ginen gogotsu goizean hamarrak inguruan.
Banyeresera iritsi ginenean harrera bikaina jaso genuen. Lehenik, herriko igerileku publikoetan bainatzeko aukera izan genuen eta ilunabar aldera, afari bikaina dastatu genuen piroteknia eta petardo soinuekin amaitu bezain laster. Afaria, Drac elkartearen eskutik jaso genuen eta bertako jaki tipikoak probatu genituen: Horien artean, butifarra, "pan tumaca" eta Koka.
Larunbata izan zen guretzako egunik handiena. Goiza zein arratsalde hasiera igerilekuan lasai lasai egoteko aukera izan genuen. Eguerdi aldera, Drac-ak gure aterpetxera etorri eta barbakoa izugarria prestatu ziguten bertan igerilekuan jateko. Amaitu ostean, jantziak hartu, autobusean kargatu eta herrira joan ginen dantzatzeko asmoz. Lehenik udaletxean dantza taldeen harrera eta brindisa egin zen eta bertakoek sardana dantza ospetsua dantzatu ziguten. Bukatzean, emanaldia egingo zen lekura gerturatu aldatu eta Josep Cañas margolari zein eskultore famatuaren "Arrantzalea" eskultura ohorezko agurrarekin inauguratu genuen. Bukatu bezain pronto, Banyerseko Esbart Santa Eulalia eta Ballet Joventut de Perpinya dantza taldeekin batera hogeita hamar minutuko erakustaldia eskaini genuen.
Emanaldia primeran atera zen eta txalo zaparrada jaso ondoren oroigarrien banaketaren parada izan zen. Hau amaituta, arropak aldatu, materiala jaso eta hiru taldeak afaltzera joan ginen aterpetxe ondoko plazara Esnart Santa Eulalia dantza taldearen eskutik. Afaria zoragarria izan zen eta giro bikaina sortu zen bertan.
Azkeneko egunean aldiz, berandu xamar esnatu ostean, maletak osatu, autobusean kargatu eta herriko txoko interesgarriak ezagutzeko aukera ezin hobea izan genuen. lehenengo parada Josep Cañas artistaren museoa izan zen. Bertan erakusketa eta artistaren bizitzako etapak ikusi ondoren, herriko goiko aldean kokatzen den dorrera igo ginen miradorean paisaia ikusteko asmoz. Amaitu bezain laster, berriz ere behera jetsi eta Diabloen eskutik bazkari zoragarria dastatzeko aukera izan genuen. Giro zoragarria sortu zen bertan, musika eta dantza ardatz zituelarik. Hala ere eta pena handiarekin goiz mugitu eta autobusean bueltako bidaia hasi genuen. Oiartzunera, 22:30ak aldera oso nekatuak iritsi ginen baina berriz errepikatzeko gogoarekin gelditu ginen.
Hori horrela, eta esperientzia errepikatuko dugulakoan eskerrak eman nahiko genizkieke bertan hain ondo zaindu gaituztenei! Bai otorduak egin dizkigutenei, zein aterpetxean lagun egin digutenei, giro bikaina izan dugulako beraien lanari esker. Eta eskerrik berezienak Aitziber Arnaizi, bidaiaren ideia eta guztiaren antolakuntza aurrera eramateagatik!
**Bidaiako argazki gehiago "Argazkiak" atalean.
KATALUNIAKO BIDAIA 2018
**Bidaiako argazki gehiago "Argazkiak" atalean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina