2018(e)ko irailaren 30(a), igandea


IKASTURTEARI HASIERA EMATEKO

 UGALDETXOKO JAIAK!

   Udara ondoren lehenego emanaldia Ugaldetxon izan ohi dugu eta aurtengoan ere, Talde Txuriak, Talde Urdinak eta azkeneko aldiz Talde Laranjak eman diote hasiera ikasturte berriari Ugaldetxoko jaietan!


  Ohi baino goizeago, 11:00etan eman diogu Gipuzkoako eta Bizkaiko Dantzez osatutako emanaldiari hasiera eta Lartaun Txistulari Taldearekin batera Agurra, Zinta Dantza, Ezpata Dantza, Brokel Zikloko Dantzak, Boastitzea, Banakoa eta beste hainbat dantza dantzatu dituzte dantzariek.


Amaiera erritmo biziz  eta dotoreziaz egiteko Ikastolen Ereserkiaren Plazara koreografia eta Fandango eta Arin Arina eskaini dituzte Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariek txukun-txukun.


Ikasturtearen bezperan beraz, eskerrik asko emanaldira hurbildu zareten ikusleei, Lartaun Txistulari Taldeari eta Ugaldetxoko Jai Batzordeari plaza honetan dantzatzeko aukera eskaintzeagatik! Hurrengo urtera arte!


*Ugaldetxoko emanaldiko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina