2018(e)ko abuztuaren 13(a), astelehena

KARRIKAKO JAIAK!


Karrikako Artaso Elkarteak deituta abuztuaren 12an, igandean, Karrikako frontoian izan ziren Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak dantzan.

Orain dela urte pare bat hasi ginen berriz ere Karrikako jaietan parte hartzen eta aurtengoan Dantza Taldeko adin guztietako hainbat dantzari elkartuz 18ko talde sendoa osatu zuten bertaratutako dantzariek, Karrikan azken urteetan izan den dantza talderik handiena! Halako taldea osatuta hainbat dantzez osatutako emanaldi txukuna eskaini zuten dantzari gazteek: Agurra, Zinta Dantza, Makil Txiki, Ezpata Dantza, Plazara eta beste hainbat dantza dantzatu zituzten, beste behin ere, Lartaun Txistulari Taldearen laguntzarekin.

Dantza emanaldia ondoren Artaso Elkartean hamaiketako goxo eta eder askoaz gozatu ahal izan zuten dantzari, txistulari eta irakasleek!

Ea hurrengo urteetan ere hala moldatzen garen Karrikako jaiak alaitzeko!

Eskerrik Artaso Elkarteari gonbidapenagatik eta hamaiketako ezin hobeagatik!





**Karrikako emanaldiko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina