2018(e)ko abuztuaren 8(a), asteazkena

XANISTEBANETAN HATZAK BETE LAN!


    Aurtengo herriko festetan emanaldi bikoitza izan du Haurtzaro Dantza Taldeak!

    Izan ere, hilaren 4ean goizeko 11:00etan, Zaharren Egoitzara bisita egin zuten Dantza Taldeko gaztetxoenek Haurtzaro Ikastolako trikitilari eta panderojoleekin batera eta arratsaldean Dantza Taldeko helduenek, ekainaren 3an Oiartzungo Flauta Taldearekin batera eskainitako emanaldi arrakastatsua eskaini zuten beste behin herriko plazan.


    Goizeko saioan Gipuzkoako dantzak eskaini zituzten Talde Horiko, Txuriko eta Gereezien Taldeko dantzariek, hala nola, Agurra, Ezpata Dantza, Makil Txiki, Brokel Dantza, Kaskarot, Fandangoa eta Arin arina, besteak beste. Emanaldiaren amaieran trikitilari eta panderojoleekin eta Lartaun Txistulari Taldeko txistulariekin kalejira luzea egin zuten Zaharren Egoitzako eskaileretan gora eta behera!


    Arratsaldeko saioan berriz, Gipuzkoako dantzez gain, Plazara edota Ikastolen Ereserkia deritzon koreografia eta Arin-Arinarekin nahiz Fandangoarekin egindako koreografiez gozatu ahal izan zuten bertaratutako ikusleek.
Bai batera eta bai bestera herriko ikusle ugari bildu zen eta esperotako emanaldi dotoreekin egin zuten topo, bejondeizuela beraz, Haurtzaro Dantza Taldeko dantzari guztiei eta Zorionak!


   Eta eskerrik asko, nola ez, gure dantzei musika jarri dien Lartaun Txistulari Taldeari eta Oiartzungo Flauta Taldeari! Eskerrik asko eta hurrengora arte!










**Xanistebanetan egindako emanaldietako argazki eta bideo gehiago "Argazkiak" edota "Bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina