2018(e)ko uztailaren 1(a), igandea

ALTZIBARKO JAIAK!

Urteroko moduan, Altzibarko Jai Batzordearen gonbidapena jarraituz Altzibarko plazan izan dira Haurtzaro Dantza Taldeko neska mutilak euskal dantzen emanaldia eskaintzeko.

Talde Txuriko, Urdineko, Laranjako eta Udareko 20 dantzari elkartu dira eta Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako hainbat dantza dantzatu dituzte. Gipuzkoatik, Agurra, Belauntxingoa, Ezpata Dantza, Makil Txiki eta Makil Handi, Bizkaiatik, Gorulariak, Banakoa, Agintariarena, Txontxongilo eta Arabatik, El Ciegoko Lau Kale, Zuhaitza eta Jota, besteak beste.

Emanaldi eta gero, hamaiketako goxoaz gozatu ahal izan dute dantzariek!

Eskerrik asko bertara hurbildutako guztiei, Lartaun Txistulari Taldeari eta altzibartarrei!















*Altzibarko emanaldiko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina