SAN JUAN BEZPERAKO SOKA DANTZA
Euskal Herriko txoko guztietan dantzariek egingo zuten bezala Oiartzungo plazan ere, urteroko legez, San Juan bezperako soka dantza dantzatu du Haurtzaro Dantza Taldeak.
Azken urteen antzera aurreskulari eta atzeskulari lanak, dantzari zaharrenek egin zituzten, eta aurtengoan ere neskak izan dira bi dantzariak. Gainerakoan neska-mutil ugariz osatutako soka osatu zuten dantzariek eta errituak dioen bezala San Juan Kapilatik irten eta San Juan kaletik barrena iritsi zen soka herriko plazara.
Plazan, desafioak, alpargatak, zubiak eta nola ez San Juan zortzikoak ez ziren falta izan eta amaiera suaren bueltan fandangoa eta arin arina dantzatuz eman zitzaion festari.
Ohiko moduan, Lartaun Txistulari taldea izan genuen lagun ekitaldian. Eskerrik asko beraz!
Udari dantzan eman genion hasiera Haurtzaro Dantza Taldeko kideok eta halaxe jarraituko dugu hurrengo soltiziora arte ere!
*San Juan bezperan dantzatutako soka dantzaren argazki gehiago "Argazkiak" atalean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina