2018(e)ko ekainaren 17(a), igandea

EUGIKO DANTZARI TXIKI EGUNA, ELKARTRUKE!

Eugiko Dantza Taldeak gonbidatuta atzo egun paregabea pasa zuten Haurtzaro Dantza Taldeko zenbait dantzarik Nafarroa iparraldean!

Gonbidatuen artean Eugi eta Oiartzungo dantzariez gain, Lizarrako, Baigorriko, Durangoko eta Bizkarretako dantzari gazte ugari ere bazeuden eta elkarrekin Eugiko kale eta plazak euskal dantzez alaitu zituzten!

Goizeko 9:00etan Oiartzundik atera eta 11:30etan Eugin kalejirari hasiera eman zitzazion. 13:00ean Ekitaldi nagusia egin zen herriko plazan eta 14:00etan Bazkari herrikoiaz gozatu ahal izan zuten dantzari, musikari, irakasle eta dantzazale guztiek.

Dantzari Txikirako gonbidapenaz gain, ordea, arratsaldeko ekitaldian parte hartzera eta bertan afaltzera ere gonbidatu zituzten Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak eta beraz, arratsaldean Eugiko eta Oiartzungo dantzariek elkarlanean ordu beteko emanladi dotorea eskainia zuten. Egunari eta elkartrukeari amaiera emateko afaldu eta ilunabarreko 21:30etan irten ziren oiartzuarrak Nafarroako Pirinio aldetik.

Bejondeizuela halako egun dotorea eskaini zenuten Talde Urdin eta Horiari eta eskerrik beroena Eugiko dantzariei gonbidapena luzatzeagatik! Hemendik bi urtetara berriz elkar ikusiko dugu, lehenengo Oiartzunen eta bigarrenez, Eugin!









*Eugiko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina