2018(e)ko ekainaren 9(a), larunbata

ERGOIENGO JAIETAN BLAI!

 

Aurtengoan ere Ergoiengo Jai Batzordearen gonbidapenari erantzunez Ergoien auzoko jaietan izan da Haurtzaro Dantza Taldea! Gaurkoan Talde Horia eta Gerezien eta Udareen Taldea izan dira bertan dantzan eta euskal dantzariak nahikoak ez eta Catalunyatik etorrikotako Ball de Bastons de L´Arboc taldeko dantzari kataluniarrak ere bertan izan dira Haurtzaro Dantza Taldearekin batera emanaldia eskaintzeko.

 

Elkarlanean beraz euskal dantzariek pare bat dantza egin ondoren Catalunyako beste hiru bat dantzaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Alabaina, euria gogoz hasi duenean emanaldia bertan behera utzi behar izan da.

 

Aurtengoan motza, baina berezia izan den emanaldiarekin utzi ditugu ergoiendarrak, baina ea hurrengo urtean eguraldi hobea tokatzen zaigun!

 

Eskerrik asko Catalunyako gure lagunei eta Ergoiengo jai batzordeari luzatutako gonbidapenagatik!

Hurrengo urtera arte!









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina