2018(e)ko ekainaren 3(a), igandea

OIARTZUNGO FLAUTA TALDEA ETA HAURTZARO DANTZA TALDEA ELKARLANEAN!

 

Oiartzungo Flauta Taldea sortu zela 26 urte pasa dira eta urteurrena ospatu asmoz, Iñaki Gurrutxaga Zuzendariak euskal musikarekin ekitaldi berezia egitea pentsatu zuen. Ideia hartatik tiraka elkarlanean, Flauta eta euskal dantzekin emanalditxo bat egiea proposatu zion Flauta Zuzendariak Haurtzaro Dantza Taldeari eta urtebeteko elkarlanaren ondoren eta dantzari, musikari eta jostunen lan mardularen ondoren ekitaldi dotorea eskaintzea lortu dute gaur eguerdian bi taldeek Oiartzungo Plazan.

 

Emanaldi guztia euskal musikarekin egin da eta abestiak tartekatuz LH 6. mailatik DBH 4. mailara arteko dantzariek Ikastolen Ereserkia, Zortziko berezi bat, Zinta Dantza, Arin arina eta Fandangoa dantzatu dituzte. Emanaldi dotoreari amaiera emateko, hasitako pieza berarekin, Ikastolen Ereserkiarekin hian zuzen ere, borobildu dugu ekitaldia.

Horrez gain, Guraso Komisioak eta Jostunen Taldeak elkarrekin jositako gona txuri-gorriak estrenatu dituzte gaur dantzariek eta Flauta doinu lirain eta euskal dantza finez herriko plazari ukitu dotore eta alaia eman diote eguerdian.

 

Zorionak, beraz, horren dotore dantzatu duzuen dantzari guztiei! 

Eskerrik asko aldi berean horren aste laburretan hogei eta bost gona josi dituzuen jostun talde paregabeari!

Eta eskarrak, nola ez, Oiartzungo Flauta Taldeari eta Iñaki Gurrutxagari, halako ideia izan eta aurrera eramateko Haurtzaro Dantza Taldean pentsatzeagatik! 

Eskerrik asko eta hurrengo bat arte!


 










































*Oiartzungo Flauta Taldearekin egindako emanaldiko argazki eta bideo gehiago "Argazkiak" edota "Bideoak" atalean.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina