IRITSI DA IKASTOLA EGUNA!
Ikasturte amaiera hurbiltzen ari denez gero Ikastola Eguna ospatu du Haurtzarok eta goizeko eskolaz kanpoko ekintzen artean Haurtzaro Dantza Taldeak plaza dantza alaia eskaini du Ikastolako anfiteatroan.
Bi urtetik behin ikasturte bukaerako ekitaldia antolatzen du Haurtzaro Dantza Taldeak Elorsoro Kiroldegian eta ekitaldi hau tokatzen ez den urteetan eskolaz kanpoko gainerako ekintzek bezala, Ikastola Egunean plaza dantza bat dantzatzen hasi zen orain dela hiru urte.
Bigarrenez beraz, dantzari guztiek, txikienetatik hasi eta helduenetara arte, elkarrekin Ikastolako anfiteatroa euskal dantzez loratu dute Dantza Taldeko 75 neska-mutilek! Hemendik bi urtera beste bat eskainiko dute!
Bitartean ia astebururo eta uda guztian zehar, herriko plaza eta kaleetan eta auzoko jaietan dantzan ikusteko aukera izango dituzue!
Bejondeizuela dantzari guztiei eta udara paregabea pasa! Hurrengo ikasturtea bitartean asko dantzatu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina