EKITALDI BIKOITZA IZAN DU HAURTZARO DANTZA TALDEAK!
Zenbaitetan gertatu ohi zaigun bezala, atzo, maiatzaren 26an, bi ekitaldi izan zituen Haurtzaro Dantza Taldeak, goizean Euskal Jaia eta Sagardo Egunean parte hartu zuten zenbaitek eta goizeko entsegu orokorra ondoren arratsaldeko Ibargain Musika Eskolaren ikasturte amaierako emanaldian parte hartu zuten besteek.
Goizen goiz, Talde Horia eta Gerezien eta Udareen Taldea, Herriko Plazan elkartu ziren Euskal Jaiaren barruan kalez kale dantzan ibiltzeko. Eguraldi txarra zela eta ordea, Kontsejupean egin zuten emanaldia. Gipuzkoako hainbat dantza, hala nola, Makil Handi, Brokel Dantza, Makil Txiki eta Belauntxingoa, Bizkaiko beste hainbat, Banakoa edota Txontxongilo eta zenbait koreografia, Sagar Dantza, besteak beste, egin ondoren, amaiera ederra eman zioten dantzariek goizeko ekitaldiari Arin arin eta Fandango herrikoiarekin.
Arratsaldean berriz, dantzari helduenek, Ibargaingo Musika Eskolaren ekitaldian parte hartu zuten. Goizean Entsegu Orokorrean guztia ongi zehaztu ondoren, koreografia aski dotorea eskaini zuten arratsaldeko 20:15 inguruan Elorsoro Kiroldegira bertaratutako 25 dantzariek. Bejondeizuela dantzari guztiei zuen maisutasunagatik eta dantzari eskainitako denbora luzagatik!
Eskerrik asko aldi berean Ibargain Musika Eskolari, zuen emanaldi berezian parte hartzeko egindako gonpidapenagatik! Hurrengo urtera arte!
*Argazki gehiago eta koreografiako bideoak "Argazkiak" edota "Bideoak" atalean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina