2018(e)ko maiatzaren 20(a), igandea

HASI DIRA AUZOETAKO FESTAK ETA ARRAGUAN IZAN GARA!


Urtero bezala, herriko auzoen artean jaiak ospatzen lehena Arragua da eta Haurtzaro Dantza Taldeak urteroko emanaldi dotorea eskainia die arraguarrei.

 

Aurtengoan gainera, frontoian dantzatu beharrean, kalean dantzatzeko aukera izan dute emanaldia eskainia duten Talde Txuriak, Talde Laranjak, eta Udareen eta Gerezien Taldeak. Emanaldian zehar Plazara, Makil Handi, Makil Txiki, Uztai Txiki, Ezpata Dantza, Banakoa, Txontxongilo eta beste hainbat Bizkaiko eta Gipuzkoako dantza ikusteko aukera izan da.


Eskerrik asko berriz ere Arraguako festetan dantzatzeko gonbidapena luzatu digun Arraguako Jai Batzordeari eta hurrengo urtera arte!











































*Arraguako emanaldiko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina