2018(e)ko maiatzaren 6(a), igandea

BEASAINGO DANTZARI TXIKI EGUNA

  

Beasaingo Dantzari Txiki Eguna Haurtzaro Dantza Taldearen udaberriko  ezinbesteko zitetako bat da eta aurtengoan ere bertan izan gara Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak.

 

Gaurkoan Talde Horia eta Txuria izan dira Dantza Taldeko ordezkariak eta dantza ugari eskaini dituzte Beasaingo kaleetan. Goizeko 10:45etan Dolare parkean elkartu eta hamaiketakoa egindakoan, 11:30tan, kalejirari hasiera eman zaio. Kale artean Agurra, Ezpata dantza, Makil Txiki, Sagar dantza, San juan Zortzikoa, Axuri Beltza, Banakoa, Hegi edota Arin arina, dantzak dantzatu dituzte.

 

Jarraian, 13:30an Plaza Nagusian elkartu eta Beasainera hurbildutako beste 10 dantza talderekin batera Zapatari, Agintariarena eta beste zenbait dantza egin dituzte dantzariek.

 

Bukatzeko beasaindarrekin bazkaldu eta arratsaldean dantzaldiaz gozatu ahal izan dute dantzariek!

 

Egun ederra izan da gaurkoa ere! Bejondeizuela dantzariei eta hurrengora arte!







































*Beasaingo argazki gehiago "Argazkiak" atalean.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina