2018(e)ko apirilaren 29(a), igandea

LEZOKO DANTZARI TXIKI EGUNA!

Orain dela bi urte bezala gaurkoan ere Lezoko Dantzari Txiki egunean izan dira Haurtzaro Dantza Taldeko hainbat dantzari! Zehatz mehatz Talde Urdina, Laranja eta Udareen taldeko dantzariak izan dira bertan eta eguraldi txar xamarra egin baldin badu ere ederki asko erakutsi dituzte dantzariek beren dohaiak.

Goizean, Kiroldegi barruan hainbat dantza eskaini dituzte dantzariek, batzuk banaka, beste batzuk taldeka eta beste zenbait dantzari guztiek elkarrekin. Ondoren bazkaldu eta arratsaldean Murixka Dantza Taldeak antolatutako jolasez gozatu ahal izan dute dantzariek.

Bejondeizulea dantzariei eta eskerrak Lezoko Murixka Dantza Taldeari gonbidapenagatik! Hurrengo urtera arte!

























*Lezoko argazki eta bideo gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina