2018(e)ko apirilaren 22(a), igandea

HERNANIKO DANTZARI FESTAN IZAN GARA!


Aurtengoan lehen aldiz Hernaniko San Juan Konpartsak antolatzen duen Dantzari Festan parte hartzeko aukera izan du Haurtzaro Dantza Taldeak!

 

Gogotsu joan ziren Gerezien Taldeko eta Talde Horiko eta Txuriko dantzariak atzo arratsaldean (18-04-21) haurrentzat prestatutako saiora. Arratsaldeko 16:30etan Gudarien Enparantzan elkartu eta 17:00etan, gainerako bederatzi dantza talderekin batera, Agurrarekin eman zioten hasiera arratsaldeko festari. Jarraian, Hernaniko Parte Zaharreko kaleetan gora eta behera ibili ziren, txoko batean eta bestean eta Plaza Berrian, dantzak eskainiz. Horrela, Belauntxingoa, Makil Txiki, Sagar Dantza, Jorrai Dantza eta Ezpata Dantza dantzatu zituzten, besteak beste, dantzariek. Kalejirari amaiera emateko Agintariarena dotorea eskaini zuten guztiek batera.


Arratsaldeko jaiari amaiera emateko, gainerako dantzari guztiekin Arin Arina eta Fandangoa dantzatu eta merienda goxoaz gozatu ahal izan zuten!


Aski ongi pasatu genuen Hernanin! Eskerrak San Juan Konpartsari eta hurrengo urtera arte!























































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina