2018(e)ko martxoaren 25(a), igandea


TOLOSAKO DANTZARI TXIKI EGUNA

Udaberriarekin batera hasi dira aurtengo Dantzari Txiki Egunak ere, eta lehenengoa Tolosakoa izan dugu Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariok eta nesken Talde Laranja eta mutilen bi taldeak izan ziren, hain zuzen ere, bertan.

Martxoaren 24ean, larunbatean, goizeko 9:30etan atera ginen Oiartzundik 10:00ak alderako Tolosako eta Euskal Herriko beste hainbat dantzariekin Tolosan elkartzeko. Hamaiketako egin ondoren Tolosako kaleetan dantzan ibili ginen herriko eta probintziako dantzak erakutsiz. 13:00a aldera dantzari guztiok Triangulo plazan elkartu eta kale nagusitik plaza Berrira joan ginen kalejiran goizeko saioari amaiera emateko. Jarraian Tolosako hainbat elkarteetan banatu ginen bazkari goxoa egiteko.

Arratsaldean, indarberritutakoan, emanladi dotorea eskaini genuen Plaz Berrira hurbildu ginen dantzariok. Haurtzaro Dantza Taldeko dantzarion kasuan, Txontxongilo eta San Juan Zortzikoa eskaini genuen, beste hainbat dantzen artean.

Ederki asko pasatu genuen eguna! Eskerrik asko Udaberri Dantza Taldeari gonbidapenagatik eta hurrengora arte!

Udaberriko opor onak pasa eta Oiartzungo Dantzari Txikira arte!






















*Tolsoako Dantzari Txiki Eguneko argazki eta bideo gehiago "Argazkiak" edota "Bideoak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina