2018(e)ko otsailaren 25(a), igandea


INUDE ETA ARTZAINAK 2018

Emanaldi ikusgarri eta polita eskaini digute gaurkoan Haurtzaro Dantza Taldeko nesken Talde Urdinak eta mutilen Udareen taldeak!

Ibargain Flauta Taldeak aurten ere Inude eta Artzainen festa antolatu dute gaur goizeko 11:15etatik 13:15 ingurura. Dantzariekin batera, Inude eta Artzain Nagusiak, flauta joleak, erraldoiak, konpartsa, tanborrada eta festarekin bat egin duten beste hainbat parte hartzaile ere ibili dira, goizean herriko plaza eta kaleak kolorez eta musikaz alaitzen.

Lehenengo eta behin herriko plazan, medikuarena eta zortzikoa dantzatu dute dantzariek eta jarraian Landetxera eta Beheko Plazara joan dira. Hamaiketako ondoren, plazara igo dira berriz ere, Inude eta Artzain nagusien hitzak entzun, txupina bota eta azkeneko aldiz eguneko martxa dantzatzera.

Bikain aritu dira eta emanldi aski dotorea eskaini dute ikusleentzat. Zorionak dantzari guztiei eta eskerrik asko IƱakiri eta Flauta Taldeari beste behin ere egun eder hau antolatzeagatik!


















































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina