2016(e)ko abuztuaren 14(a), igandea

UDA AURRERA DOA!

Udarekin batera oporrak datoz, baina Haurtzaro Dantza Taldeak ez du bere jarduna alde batera utzi!

PRAGAKO FOLKLORE JAIALDIA:

Uztailaren azken astean helduenak Pragako Folklore Jaialdian parte hartu zuten; urte osoan zehar dirua biltzeko zenbait ekimen egin ondoren, primeran ibili gara bertan, gure kulturaren zati bat haiei eskainiz eta beste kulturetatik ikasiz. Hona hemen egunkarian guri buruz agertutako artikulua (klikatu irudiaren gainean). 


Primeran pasa dugu eta ea horrelako esperientzia gehiago bizi ditzakegun!

ZAHARREN EGOITZARA BISITA:

Gaztetxoenek ere ez dute jairik hartu! Xanistebanetan, abuztuaren 4ean, urtero lez zaharren egoitzera bisita egin genuen. Bertan, talde moretik hasi eta urdinera arteko haur guztiek hartu zuten parte, aiton-amonei beraien onena eskainiz. Hona hemen egun polit hartako argazki batzuk:









Hurrengo urtean ere ziur bertara joango garela!
Hurrengo urtera arte!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina