2016(e)ko uztailaren 5(a), asteartea

ALTZIBARKO FESTAK

Aurreko igandean, uztailaren 3an, Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak Altzibar auzoan izan ziren. Goizeko 11:30tan bildu ginen bertan eta emanaldia eguerdiko 12:00etan hasi zen. 

Gerezien Taldeari, Udareen Taldeari eta Talde Urdinari egokitu zitzaion emanaldia burutzea eta oso ondo aritu ziren. Honako dantza hauek eskaini zituzten: Agurra, Belauntxingo, Alpargata, Makil Txiki, Txontxongilo, Boastitzea, Sagar Dantza, Banako, San Juan zortzikoa, Ezpata Dantza eta Agintariarena. Emanaldia kalejira alai batekin itxi genuen.

Emanaldiaren ostean hamaiketako goxoa egin genuen bertan eta goizari amaiera eman genion.

Goiz paregabea izan zen eta dantzariak primeran aritu ziren! Eskerrik asko aurten ere ginbidapena luzatzeagatik! Beste bat arte! 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina