2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

IKASTURTE AMAIERAKO EMANALDIA:

2014-2015 Ikasturtea bukatzen ari denez gero, bi urtetik behin antolatzen dugun Ikasturte Amaierako Emanaldia egitea tokatu zaigu aurtengoan. Urte guztian zehar astero astero ikasi eta entseatutako dantzak erakusteko aukera ederra da Haurtzaro Dantza Taldeko dantzarientzat. Gogotsu daude dantzari guztiak eta prest aurkeztu beharreko dantza guztiak ere. Beharrezko materiala eta arropa dena ere txukun txukun sailkatuta daukagu eta musikariekin egindako entseguen ondoren, bihar goizean tabladoa jartzea baino ez da falta!

Igande goizean, 10:00tan elkartuko gara Elorsoro Kiroldegian dantzariak eta monitoreak txistulariekin, dultzainajoleekin eta akordeoilariekin Entsegu Orokorra egiteko. Arratsaldean berriz, bazkaldu bezain pronto, 16:30etan bilduko gara prestatu eta 18:00tan emanldiari hasiera emateko.

Animo dantzari guztiei etagobidapena luzatzen dugu etorri nahi duen guztiari gustatu zaio eta!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina