2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

BIHAR BUKATUKO ZAIZKIGU AURTENGO MOTIBAZIO SAIOAK:

Aste honetan ere hurbildu gara Haurtzaro Dantza Taldeko monitoreak Ikastolako LHko geletara. Aurreko astean bisitatu ez genituen geletan egon gara, LH4. mailan eta LH2.B gelan, hain zuzen ere. Oraingoan ere ederki asko pasatu dugu dantzan eta horrez gain Sorgin Dantza, Belauntxingo eta Txulalai dantzak ikasi ditugu. Zer hobeto dantzatuaz ongi pasatzea baino!

Orain beraz, ea nor animatzen zaigu Dantza Taldera, guk esku zabalik hartuko ditugu eta dantzari berriak! Eskerrik asko gogo onez parte hartu duzuen guztioi!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina