2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

EUSKAL DANTZEN MOTIBAZIO SAIOAK

Ohikoa ez baldin bada ere, aurtengo udaberri amaieran Haurtzaro Dantza Taldeak Euskal Dantza zer den erakutsarazteko hainbat saio antolatu ditu. Hori dela eta, LHko gela bakoitzean ordubeteko saio dibertigarriak egiten hasi ginen herenegun LH2. mailan. Atzo ere, beste hainbat maila eta geletan erakutsi genuen zer den Euskal Dantza eta gaur eta bihar ere, modu berean jarraituko du. Astea, ordea, behar bezain luzea ez denez gero, hurrengo astean ere beste pare bat saio izango ditugu LH4 eta LH2. mailan, besteak beste.

Saioetan Belauntxingo, Sorgin Dantza, Txulalai eta 7 jauzi bezalako euskal dantza alaiak ikasi ditugu Ikastolako ikasleekin eta ziur gaude bat baino gehiago animatu dugula!

Hona hemen, atzoko LH3. mailakoekin egin zen saioko zenbait argazki:








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina