2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

Aurtengoan ere heldu zaigu Oiartzungo Dantzari Txiki Eguna!

2015eko apirilaren 26an, igandean, ospatuko dugu eta, iada, Oiartzungo III. Dantzari Txikia izango dugu. Aurtengoan Euskal Herriko hainbat txokotako zortzi Dantza talde gonbidatu ditugu eta Arabako, Nafarroako eta Lapurdiko dantzak ezagutzeko aukera izango dugu, gureak ikusteko aukerarekin batera. 300 dantzari txiki baino gehiago elkartuko gara eta Oiartzungo kale eta plazak dantza eta musikaz margotuko ditugu. Izan ere, dantzariekin batera, trikitilariak eta dultzaina joleak ere izango ditugu goizeko kalejiran.

Behean duzue egitarau ofiziala ikusteko aukera.

Animatu bada, guzti guztiak apirilaren 26an, Oiartzuna, ederki pasako dugu!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina