Bai LHko taldeak eta baita DBHkoak ere ongi pasatzeaz gain Fandango eta Arin Arina hobetzea lortu dute! LHko taldeak Arin Arina hasieratik bukaerara eta Fandangoko lau pausoak ikastea lortu. Bejondeizuela!
DBHkoek berriz hainbat pauso berri ikasi eta hobetzeaz gain, gustokoen zituzten pausoekin euren Arin Arin eta Fandango pertsonala osatzea lortu dute. Aupa zuek!
Opor hauetako saioak gaur bukatu baldin badira ere, errepikatuko dugun proiektua izango da saio hauena, izugarri gustora egon baikara guztiak dantza berriak eta ez hain berriak ikasten. Eskerrik asko animatu zareten dantzari guztiei! Beste bat arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina