2019(e)ko uztailaren 1(a), astelehena


ALTZIBARKO JAIAK!


   Ikasturteari bukaera emateko Altzibarko jaietan parte hartzen du Haurtzaro Dantza Taldeak urtero-urtero. Ekainaren bukaeran edota uztailaren hasieran egiten dugun emanaldi honen ondoren, hilabete luzeko atsedena hartzen dute dantzariek eta berriz indarberritzen dira Xanistebanetarako!

   Hori horrela, hilaren 30ean, igande goizeko 11:00etan Altzibarko plazan izan ziren Talde Horiko, Txuriko eta Urdineko hainbat dantzari ordu erdi pasako ikasturteko azken emanaldia eskaintzeko. Guztien artean Agurra, Gipuzkoako ezpata dantza, Zinta dantza, Uztai Handi, Plazara eta beste zenbait dantza dantzatu zituzten, auzoari euskal dantzaren ukitua emanez!

   Eskerrik asko Lartaun Txistulari Taldeari, beti bezala, oraingoan ere bertan izan baitziren, gure dantzei musika jartzeko! Eta bukatzeko eskerrik asko Altzibarko jai batzordeari, aurtengoan ere, bertan egoteko gonbidapena luzatzeagatik. Hurrengo urtera arte!


*Altzibarren egindako emanaldiaren argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina