2017(e)ko maiatzaren 9(a), asteartea



OIARTZUNGO EUSKAL JAIA 2017
MAIATZAK 13

Aurtengoan ere Oiartzunen Euskal Jaia ospatuko da, maiatzaren 13an, larunbatean. Haurtzaro Dantza Taldea, herriko gainerako kultura elkarterekin batera Euskal Jaiaren parte hartzaileetako bat izango da.
            Herriko ekitaldia den heinean, Haurtzaro Dantza Taldeko dantzari guztiek egingo dute dantza goizeko kalejiran eta plazako emanaldian.

            Talde guztietako dantzariek baserritar jantziarekin dantzatuko dute:
-Baserritar jantzia: Neskak: Norberak bere baserritar arropa (gona, txalekoa (baldin badu), alkandora eta mantala). Gonazpiko eta pololo txuriak. Panti beltzak. Alpargata txuriak, zinta txuriarekin. Ilean moñoa ongi bilduta (Flekiloak atzera ongi kontuak), ahal izanez gero buruko zapiarekin.
Mutilak: Galtza beltzak edo ilunak, gerrikoa, txalekoa (baldin badu), alkandora txuria, txapela beltza, alpargata beltzak (zinta beltzarekin) eta galtzerdi beltzak.

Gogoratu, lepokoak, pultserak, eraztunak, pirtzinak eta antzekoak ezin direla jantzi eta flekilloak ongi bilduta egon behar duela.

10:45ean Kontsejupe Plazan elkartuko gara. 11:15ean ordu laurdeneko emanaldia eskainiko dugu herriko plazan eta jarraian herriko kaleetan kalejiran ibiliko gara. Bukatzeko 12:30etako ekitaldian dantzatuko dugu, plazan.



Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina