2016(e)ko irailaren 26(a), astelehena

UGALDETXOKO FESTAK

Haurtzaro Dantza Taldeak asteburu honetan (irailaren 25a) ere izan du emanaldia, Ugaldetxoko San Migeletan hain zuzen ere. Oraingo honetan Gereziak, Laranjak eta Berdeak izan zuten taldearen lekukoa.

Bertaratu zen jendeari honako dantza hauek eskaini genizkien: Agurra, belauntxingo, San Juango zortzikoa, zinta dantza, brokel, itai dantza, jorrai, txontxongilo, banakoa, alpargata, fandangoa eta arin arina. Kalejira alai batekin eman zioten dantzariek amaiera emanaldiari.

Mila esker Ugaldetxoko festa batzordeari, aurten ere zuen jaien parte izateagatik!

Haurtzaro Dantza Taldea aurreskua dantzatzen

Banakoa

Gerezien taldea broken dantzan

Arin-arina eta fandangoa

Txontxongiloa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina