Asteburu honetan Beasaingo eta Errenteriako
dantzari txiki egunetan izan gara. Talde horia, urdina eta gereziak
Errenterian izan dira eta txuriak, berdeak, laranjak eta udareak Beasainen.
Errenteriako dantzari txiki eguna:
Goizeko 10:30etan bildu ginen Esmalterian eta
hamaiketako goxo goxoa jan genuen bertan. 11:30etan denok batera agurra
dantzatu ondoren, herriko kaleetatik desfilea egin genuen; Viteri kalean eta
Xenpelar plazan zenbait dantza egin eta Alamedan beste dantza taldeekin batera
dantzatu genuen. Goizeko zatia bukatzean, elkarteetara joan eta bazkaldu egin
genuen. Bazkalostean, Modestorekin dantzaldi paregabea izan genuen.
Beasaingo dantzari txiki eguna:
Eguraldi paregabeak lagunduta, igande ezinhobea igaro genuen denok!
Mila esker zuen dantzari txikietara gonbidatzeagatik eta baita hurbildu ziren guraso eta lagunei ere!
Eskerrak eman nahi dizkiogu Asier Etxebesteri ere, argazkilari bikaina izateagatik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina