2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

Arraguako Jaiak!!

Igande honetan, maiatzaren 22an hain zuzen, Haurtzaro Dantza Taldea Arraguako Jaietan egon da. Eguraldiak auzoan zehar desfilea egitea oztopatu bazuen ere, frontoian egindako emanaldian ederki aritu ziren gure dantzariak.

Gerezien taldeari, talde Horiari eta talde Urdinari egokitu zitzaien beraien saioa egitea eta oso txukun aritu ziren denak. Esan bezala, euria zela eta auzoan barrena desfilatu beharrean zuzenean frontoian bildu ginen, goizeko 11:00ak inguru. Gure emanaldia 12:00ak aldera hasi zen eta bertan honako dantza hauek dantzatu genituen: Agurra, Belauntxingo, Boastitzea, Jorrai, Makil Txiki Berria, Zinta Dantza, Brokel Dantza, Sagar Dantza, San Juan Zortzikoa, Makil Txiki, Esku Dantza eta Arin-arina.

Saioa kalejira alai batekin amaitu genuen eta jarraian hamaiketako goxo goxoa izan genuen berriro ere indarrak hartzeko.

Oso goiz polita izan zen eta dantzariek ere primeran pasa zuten. Eskerrik asko antolatzaile eta laguntzaile guztiei, eta mila esker aurten ere Haurtzaro Dantza Taldeari gonbidapena luzatzeagatik.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina