TXERRI EGUNA 2018
Gabonetako oporren aurretik ohikoa den bezala Haurtzaro Dantza Taldeak ere herriko Txerri Eguna ospatu du! Aurtengoan gainera urteroko emanaldiaren aurretik kalejiran, herrian barrena ibili da, maldan gora eta behera.
Abenduaren 15ean, ospatu zen Oiartzunen Txerri Eguna eta eguerdiko 12:00etan puntu-puntuan elkartu ziren Haurtzaro Dantza Taldeko Gerezien eta Udareen Taldeko eta Talde Horiko dantzari gazteak. Prestatu bezain azkar, Beheko Plazara jaitsi ziren eta azoka inguruan pare bat dantza egin ondoren Landetxe Plazarantz jo zuen Dantza Taldeak. Landetxen 13:00a aldera eman zitzaion hasiera emanaldiari eta Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat dantzez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Emanladiaren ondoren Laia Tabernak eskainitako hamaiketako goxoaz gozatu ahal izan zuten partaideek.
Ohi bezala, Lartaun Txistulari Taldeko musikarien laguntzaz egin genituen kale bueltak eta emanaldia. Beraz esker mila beste behin ere musikariei eta oraingoan baita Laia Tabernari ere, halako hamaiketako goxoa eskaintzeagatik! Hurrengo urtera arte!
*Txerri Eguneko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina