IHOTEAK. AZERI DANTZA ETA SORGIN DANTZA
2018ko otsailaren 2a
Dakizuen bezala, otsailaren 2an,
Ihoteetan parte hartuko du Haurtzaro Dantza Taldeak.
Arratsaldeko
19:00etan lehenik Azeri Dantza dantzatuko dute, Gerezien taldeak, talde Horiak eta
talde Txuriak eta jarraian Sorgin Dantza Udareen taldeak, talde Urdinak eta Laranjak. Horretarako hona hemen kontuan hartu
beharrekoa:
-Azeri Dantza dantzatuko dutenen artean mutilez jantzi behar dutenek eraman
beharreko arropa: Alkandora eta galtza txuriak, alpargata txuri-gorriak
(alpargata txuria zinta gorriarekin), galtzerdi txuriak, gerriko gorria,
txaleko beltza eta txapela beltza (ilea koletan bildua).
-Azeri Dantzan neskez jantziko direnak: Alkandora eta gonazpiko txuria, alpargata
txuri-gorriak (alpargata txuria zinta gorriarekin), galtzerdi txuriak (motzak)
eta media transparenteak, gerriko gorria, koloretako zapi bat lepoan eta beste
koloretako zapi alai bat buruan (moñorik egin gabe) eta belarritako eta lepoko
handiak.
-Sorgin Dantzan mutilez jantziko
direnak: Alkandora eta galtza txuriak, alpargata txuri-gorriak (alpargata
txuriak zinta gorriarekin), galtzerdi txuriak, gerriko gorria eta sorgin
dantzako txapela berezia (dantzari bakoitzari bat utziko zaio bat
emanaldirako).
-Sorgin Dantzan neskez dantzatuko
dutenak: Alkandora eta gonazpiko txuria, alpargata txuri-gorriak (alpargata
txuria zinta gorriarekin), galtzerdi txuriak (motzak), buruan zapi txuria
(moñorik egin gabe), lepoan koloretako zapia eta belarritako handiak. (Dantzari
bakoitzari Poxpolin jantziko gona, mantala eta korpiño bana emango zaio
emanaldirako).
ELKARTZEKO:
-Eguna: OTSAILAK 2, ostirala.
-Ordua: 18:30etan.
-Lekua: Liburutegia.
*Dantzari guztiek jantzita egon behar dute 18:30tarako.
*Liburutegian aldatzeko arropa/oinetakoak uzteko aukera egongo da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina